Udalekuak 2024

Udalekuetako informazioa

Kaixo Kimukide!

2024. urtearekin batera, gure udalekuak badaude martxan! Aurten ere, hiru udaleku antolatuko ditugu adin ezberdinetan banaturik: Finkoa, Ibiltari txikia eta Ibiltaria.
Finkoan joango diren gazteek, Sarria-n (Zuia, Araba) dagoen udaleku etxe batean egingo dute egonaldia Uztailaren 13tik 19ra. Ekintza ezberdinak burutzeaz gain, bertatik irteera ezberdinak egingo dituzte: mendi ibilbideak, igerilekuetara irteerak… 7 egun ederki pasatzeko plan bikaina!
Ibiltari txikian parte hartuko dutenek, Utzailaren 2tik 12ra, Alegria-Dulantzi-n hasi eta Iurretara iritsi arte, etapa ezberdinak burutuko dituzte euskal herriko txoko ezberdinak ezagutuz. Etapaz gain, hauek ere beste tailer eta ekintza ezberdinak egingo dituzte ibilbidean zehar. A ze plan paregabea lagunekin leku ezberdinak ezagutzeko!
Ibiltarira doazenak, aldiz, gazteagoak baino ibilbide luzeago burutuko dute bi asteetan zehar, Uztailaren 1etik 14ra. Hauek, Nafarroan zehar ibiliko dira beraien ibilbidea burutzen, konkretuki, Orregan hasiko dira eta Tafaillan amaituko dute beraien abentura. Etapaz etapa Euskal Herria ezagutu nahi? Apunta zaitez kimu udaleku Ibiltarietara!